Gaintzako Udalak 396.548 euroko aurrekontua onartu du 2012ko ekitaldirako. Martxoaren 19ko udalbatzarrean eman zioten udalkideek oniritzia diru-kontuen txostenari, eta jendaurrean egon den denboran helegiterik jaso ez duenez, behin betiko onartuta geratu da. Aurreko ostegunean argitaratu zuen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak iragarkia. Inbertsioetarako 192.225 euro bideratuko ditu. Lan handiena udaletxe berriaren eraikina bukatzea eta hornitzea izango da. [...]
Irakurri gehiago












Museoen Nazioarteko egunean doako bisitak eta jarduera bereziak egiten ari dira Turistek eta donostiarrek museoez gozatzeko egun polita dute gaur. San Telmo Museoan doako bisita gidatuak egiten ari dira, eta sarrera ere doan da. Berritze lanen azalpenak, eta eraikinaren sekretuak ezagutzeko aukera eman diete bisitariei. Arratsaldean, 17:00etan euskarazko bisita gidatua egingo dute eraikinaren arkitekturaren inguruan. Ordu [...]
Hogeitahirugarren urtez jarraian Kultura Sailaren eskutik Herri Kanta Jaialdia egingo dute etzi, goizeko hamaiketatik aurrera, Gipuzkoa plazan. Bederatzi abesbatzak parte hartuko dute, guztira: Kasino Zaharra, Amuitz, Kardiñeruak, Surbesta, Zumardi, Klink, Xarmanta, Olagarro eta Goxoki. Horiek ordena horretan ariko dira zuzenean abesten, eta talde bakoitzak bi kanta abestuko ditu. Emanaldia bukatzeko, denek, bai abesbatzetako kideek, eta [...]






