Elkarrizketa aberastasuna da

Badirudi bukatzen ari direla ikastetxeetan maisu-maistrek lezioa eman, eta ikasleek entzun eta kaskezurrean iltzatu behar zuteneko garaiak. Dagoeneko ez dira liburuak eta papera bakarrik, gainera, lanketarako erabiltzen diren bitarteko bakarrak. Teknologiak erraztuta, gailu digitalak, ikus-entzunezkoak eta grabagailuak ere ikasgelako maizter dira.
Olaberriko herri eskolan dago adibide bat, Lehen Hezkuntzako neska-mutikoek unibertso berria ezagutu dutelako, bai aurreko ikasturtean, bai oraingoan, Olaberria Telebista egitasmoaren aitzakian. Dokumentala prestatzen ari dira, irakasleen laguntzarekin, eta Gabon bezperan eskolan aurkeztekotan dira.
Elkarrizketa du osagai eta mami esperientziak. Haurrak galdetzaile jarri, eta gurasoak, aitona-amonak, herriari buruz jakingarriak konta diezazkieketen edonor jarri dute kamera aurrean. Ikasgelan landu dute, irailaz geroztik, dokumentala egiten hasi aurreko guztia: egunkari pusketak moztu, elkarrizketaren sekretuak ezagutu…
Haurrak, elkarrizketatuak
Proiektu zabalagoaren parte da Olaberriko haurrak garatzen ari diren egitasmoa. Kuttun guraso elkartea ere partaide dela, Olaberria Zeba zenekoa lanaren jarraipena da —Eusko Jaurlaritzak emandako Hezkuntza Praktika Onen lehiaketan hirugarren saria jaso zuen lan hark— . Herriaren eta herritarren kontakizunak txatalka hartu, eta Olaberriaren historia osatzea da egiteko goren, haurrak egile eta ahalik guraso gehien laguntzaile direla.
Elkarrizketak hartu-emaneko izaera duenez, mikroaren atzeko lanean jarduteaz gain aurrealdean ere jarri behar izan dute Olaberriko eskola-umeek. Irrati batera joan, eta mikroan zer-nola aritu behar den probatu dute.
Azaroan egin zuten bisita Zumarragako eta Urretxuko KKinZona irrati librera, hango gazteek martxan jarritako komunikazio proiektuaren fruitua beren eginez. 35 minutuko saioa ikastetxearen webgunean dute entzungai (olaberrialhi.blogspot.com).

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia



Berriketan.info [RSS]

  • Irungo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Alarde Parekideak bi kantinera gehiago aukeratu ditu gunean   duela 1 minutu · Ikusi

    Irungo Alarde Parekideak bi kantinera gehiago aukeratu ditu. Hain zuzen ere, Anaka eta Lapitze auzoetako konpainiek hautatu dituzte. Noemi Gomezek ordezkatuko du Anaka, eta Erika Moraledak Lapitze.


  • boga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Erotuta daude bidasoar hauek! gunean   duela 3 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Finaleko joaneko partidan irabazita, Espainiako Lehen Mailara igotzeko urrats bakarra falta zaio Irun Rugby Taldeari. Bihar arratsaldean lor dezakete azken urteetako helburua. Bidasoaren bi aldeetako jokalari zein zaleak prest dira pozez zoratzeko. Asier Perez-Karkamo / Irun Locosdelrugby.com da haien webgunea. Erotuta daude Irun Rugby Taldeko jokalariak, errugbian aritzeagatik ero. Haien zaleak ere zoro daude, bi astean behin [...]


  • Nerea Lizarralde-(e)k beste sarrera bat idatzi du Museoez gozatzeko eguna gunean   duela 5 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Museoen Nazioarteko egunean doako bisitak eta jarduera bereziak egiten ari dira Turistek eta donostiarrek museoez gozatzeko egun polita dute gaur. San Telmo Museoan doako bisita gidatuak egiten ari dira, eta sarrera ere doan da. Berritze lanen azalpenak, eta eraikinaren sekretuak ezagutzeko aukera eman diete bisitariei. Arratsaldean, 17:00etan euskarazko bisita gidatua egingo dute eraikinaren arkitekturaren inguruan. Ordu [...]


  • Hondarribiko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bederatzi abesbatza izango dira kantuan etziko Herri Kanta Jaialdian gunean   duela 13 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaHogeitahirugarren urtez jarraian Kultura Sailaren eskutik Herri Kanta Jaialdia egingo dute etzi, goizeko hamaiketatik aurrera, Gipuzkoa plazan. Bederatzi abesbatzak parte hartuko dute, guztira: Kasino Zaharra, Amuitz, Kardiñeruak, Surbesta, Zumardi, Klink, Xarmanta, Olagarro eta Goxoki. Horiek ordena horretan ariko dira zuzenean abesten, eta talde bakoitzak bi kanta abestuko ditu. Emanaldia bukatzeko, denek, bai abesbatzetako kideek, eta [...]


  • Naiara Manterola-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bederatzi abesbatza izango dira kantuan etziko Herri Kanta Jaialdian gunean   duela 13 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaHogeitahirugarren urtez jarraian Kultura Sailaren eskutik Herri Kanta Jaialdia egingo dute etzi, goizeko hamaiketatik aurrera, Gipuzkoa plazan. Bederatzi abesbatzak parte hartuko dute, guztira: Kasino Zaharra, Amuitz, Kardiñeruak, Surbesta, Zumardi, Klink, Xarmanta, Olagarro eta Goxoki. Horiek ordena horretan ariko dira zuzenean abesten, eta talde bakoitzak bi kanta abestuko ditu. Emanaldia bukatzeko, denek, bai abesbatzetako kideek, eta [...]


lasterketak



Gaiak

36ko gerra

etxebizitza

Bereziak

gazta

literatura

etxebizitza

etxebizitza