Zaldibiako jubilatu elkartea martxoan erabilgarri izango da, berritu eta gero

Pentsatutako garairako irekitzeko moduan izango da atzera Zaldibiako Beti Gazte jubilatu elkartearen egoitza, udaletxepean. Berrikuntza-lanak otsailaren bukaerarako amaituko dituzten esperoan da udala, martxoan irekitzeko. Sukaldea bukatzea, azkeneko ukituak ematea, elektrizitate sareko lanak eta margoketa egitea falta da.

Zaldibiako Beti Gazte jubilatu elkartearen lokala, atzo. Arg.: Aimar Maiz

Urtarrilaren lehenetik elkartzeko lokalik gabe daude erretiratuak, eta herriko beste taberna batzuetan egoten dira arratsaldeetan. Beti Gazteko lokala birmoldatuta aurkituko dute itzultzen direnean. Batetik, egongela orokorrean espazioa zabaldu dute, lehengo hormak botata. Bestetik, bileretarako edo bestelako kontsultetarako bulegoa atera dute, aretoaren eskuin aldeko ertzean. Batzar gela erosoa atondu dute.
Sukaldea guztiz berritu dute, eta etxe-tresna elektrikoak aldatuko dituzte. Haren alboan, lehen bilera-gela zen txokoa biltegitarako izango da.
Bi komunak guztiz berriak jarri dituzte, tabernako barratik aurrealdera. Irisgarritasun arauek eskatutako baldintzak dituzte komunek; ezinduentzat aulkiarekin ibiltzeko adina leku irabazteko, lokalari metro erdi inguru kendu behar izan diote, komun bat hazteko. Ile-apaindegia bere horretan utziko dute.
Obrak udalak finantzatuko ditu osorik, lokala udalaren jabetzakoa baita. 50.000 euro inguruko inbertsioa egingo du. Aurrekontua gehiegi ez handitzen eta aldaketa oso sakonak ez egiten saiatu direla esan du Jon Mikel Ruano zinegotziak, «udal eraikinarekin etorkizunean zer gertatuko den ez dakigulako oraindik». Beti Gazte elkartea udaletxearen behealdean dago.
Tabernaria hartzeko asmoa
Lokala Beti Gazte jubilatu elkarteak kudeatuko du aurrerantzean ere, udalarekin daukan hitzarmenaren arabera. Orain esku artean duten zereginetako bat tabernaria aukeratzearena da, eguneroko zerbitzua emango duen kontratazioaren deialdia egina baitu udalak. Otsailaren 20an bukatuko da izena emateko epea.
Taberna-zerbitzuaren martxaren egokitasuna bermatzeko, jubilatu elkarteak batzorde berezia sortuko du. Udal ordezkari batek ere parte hartuko du taldean. Irekiera ekitaldia martxoan egiteko asmoa agertu du udalak, oraindik egun zehatzik aipatu ez den arren. Urteurren borobila beteko du, hain justu, Beti Gaztek datorren hilean. Elkartea eratu zutela 30 urte martxoaren 23an izango dira. 1982an sortu zuten, eta bi urte geroago, 1984an, jarri zuten taberna.
Hogeita hamar urteren ondoren berritzeko garaian da lokal. Zuzendaritza berria gidari dela, aurki izango dute zaldibiar jubilatuek zukua ateratzeko aukera.
‘zaldibia.org’ webgunea
Herriko eragileen eta elkarteen —tartean jubilatuena— Interneteko bilgune izango den zaldibia.org webgunea aste gutxi barru aurkeztuko duela aurreratu du udalak. Talde bakoitzak elikatuko du informazioz, nork bere arloko jakingarriekin, oharrekin eta ekitaldiekin. Ez da udal webgune ofiziala izango, atari ugariren bateratzailea baizik.

Kutxabank, azpiegitura handiak eta haur lapurtuen afera landu ditu udalak, mozioz
DZaldibiako Udalbatzak azkena egin zuen batzarrean, urtarrilaren 24an, lau gai landu zituen, horietatik hiru mozioak. Goierriko AHT Gelditu Elkarlanak aurkeztuta, Gipuzkoan azpiegitura-lan handiak geldiarazteko eskaerarekin bat egin du udalak, Bilduren aldeko eta Zaldibian Herrigintzanen aurkako botoekin. Alkatetzak Kutxabanken inguruan sartutako mozioak ere banaketa bera izan zuen bozketan; banketxearen administrazio kontseilua «bi indar politikoren artean bakarrik» osatzearen aurka egin du udalak, besteak beste.
Kutxaren aginte-organuetan Gipuzkoako beste 11 herrirekin —tartean Ataun eta Ordizia, Goierrikoak— ordezkaritza taldea eratzeko erabakia ere hartu du Udalbatzak. Azkenik, haur jaioberri lapurtuen auzian, laguntza-eskaera aintzat hartzeko eta lankidetza eskaintzeko adierazpena aho batez onartu zen.

Etiketak: , , , ,

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia



Berriketan.info [RSS]

  • Irungo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bertsolari gazteen saioa, hilaren 22an Amaian gunean   duela 2 minutu · Ikusi

    Datorren asteko asteartean, hilak 22, 18:00etan, 2011-2012 ikasturteko Bertso Jaialdien lehenengo saioa egingo dute Amaia Kultur Zentroan. Dunboa, Elatzeta, El Pilar eta Belaskoenea ikastetxeko LHko 4., 5. eta 6. maila bitarteko ikasleak arituko dira bertsotan eta ikasturte osoan Gu Ere Bertsolari egitasmoaren barruan egindako lana jendaurrean aurkeztuko dute.


  • Irungo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Alarde Parekideak bi kantinera gehiago aukeratu ditu gunean   duela 4 minutu · Ikusi

    Irungo Alarde Parekideak bi kantinera gehiago aukeratu ditu. Hain zuzen ere, Anaka eta Lapitze auzoetako konpainiek hautatu dituzte. Noemi Gomezek ordezkatuko du Anaka, eta Erika Moraledak Lapitze.


  • boga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Erotuta daude bidasoar hauek! gunean   duela 6 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Finaleko joaneko partidan irabazita, Espainiako Lehen Mailara igotzeko urrats bakarra falta zaio Irun Rugby Taldeari. Bihar arratsaldean lor dezakete azken urteetako helburua. Bidasoaren bi aldeetako jokalari zein zaleak prest dira pozez zoratzeko. Asier Perez-Karkamo / Irun Locosdelrugby.com da haien webgunea. Erotuta daude Irun Rugby Taldeko jokalariak, errugbian aritzeagatik ero. Haien zaleak ere zoro daude, bi astean behin [...]


  • Nerea Lizarralde-(e)k beste sarrera bat idatzi du Museoez gozatzeko eguna gunean   duela 9 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Museoen Nazioarteko egunean doako bisitak eta jarduera bereziak egiten ari dira Turistek eta donostiarrek museoez gozatzeko egun polita dute gaur. San Telmo Museoan doako bisita gidatuak egiten ari dira, eta sarrera ere doan da. Berritze lanen azalpenak, eta eraikinaren sekretuak ezagutzeko aukera eman diete bisitariei. Arratsaldean, 17:00etan euskarazko bisita gidatua egingo dute eraikinaren arkitekturaren inguruan. Ordu [...]


  • Hondarribiko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bederatzi abesbatza izango dira kantuan etziko Herri Kanta Jaialdian gunean   duela 16 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaHogeitahirugarren urtez jarraian Kultura Sailaren eskutik Herri Kanta Jaialdia egingo dute etzi, goizeko hamaiketatik aurrera, Gipuzkoa plazan. Bederatzi abesbatzak parte hartuko dute, guztira: Kasino Zaharra, Amuitz, Kardiñeruak, Surbesta, Zumardi, Klink, Xarmanta, Olagarro eta Goxoki. Horiek ordena horretan ariko dira zuzenean abesten, eta talde bakoitzak bi kanta abestuko ditu. Emanaldia bukatzeko, denek, bai abesbatzetako kideek, eta [...]


lasterketak



Gaiak

36ko gerra

etxebizitza

Bereziak

gazta

literatura

etxebizitza

etxebizitza