Automobilismo denboraldia etzi hasiko da Olaberrian, Karting Serieko lehen lasterketekin

2012/02/17
Nork

Euskal Herriko automobilismo denboraldia ernetzen ari da, neguko lozorrotik pixkanaka aterata. Karting modalitatea izango da motoreak berotzen hasiko den lehenbizikoa, Olaberriko zirkuituan. Aurreko urteetako esperientziari segiko diote Olaberriko Zirkuituaren arduradun berriek, Gipzkoa Motorsporten barruan, eta Olaberriko Karting Serieak jokatuko dituzte, bost igandetan.

 

Elias Martinez gidari idiazabaldarra, iazko lasterketa batean. Arg.: Ibon Arregi

Aurreneko lasterketak etzi, 11:00etatik aurrera dira. Lehiaketari «indar gehiago» eman nahi diotela aurreratu du Gipuzkoa Motorsporteko Ibon Arregik. «Asteburu osoan egongo da zirkuituan lehiaketako giroa, pilotu gehienak larunbatean entrenatzera etorriko baitira».
Karting Serieetako proba bakoitzean bi final jokatuko dituzte, kategoriak horietan bereiziz. Euskal Herriko kart gidari orok har dezake parte, haurretatik helduetara. «8-10 urteko haurrak izan ohi dira gazteenak. Maila gorena, berriz, KZ2 da. Ibilgailu horiek 140 kilometro orduko abiadura har dezakete», dio Arregik.
Beste edozein kiroletan bezala, kimu edo alebin mailatik hasten da kartingeko kategoria-banaketa ere. Kimu, kadete, gazte, heldu eta KZ2 mailetan jokatuko da.
Denboraldirako itxaropentsu
Automobilismorako afizioan ere krisiaren eragina nabaritu den arren, Olaberriko zirkuituan ez dute etsi nahi. Motor zaletasunari eta kart munduari lotutako «giro ezin hobea» izango dela iragarri dute, eta goierritar guztiak gonbidatu dituzte. Sarrera doan da.
Denboraldiaren hastepen honetan, eta taldeak mekanikoki azken doikuntzak egiten ari direla jakinda, bihar ikusiko da zer-nolako partaidetza egongo den igandeko serieko lasterketetan. «Gure asmoa da denboraldia aurrera doan adinean inskripzio kopurua handiagotzea».
Igandeko egitarauari dagokionez, partaideentzat 07:30ean irekiko dute zirkuituko paddock-a. Entrenamendu libreak bi txandatan egin ondoren, erlojupeko ofizialak 11:00etan hasiko dira. Lehen final puntuagarriak 12:15ean hasiko dira, eta bigarren txanda 13:30ean. Azken lasterketa 14:30erako dago iragarrita. Azkenik, sariak banatu aurretik car-cross motako ibilgailuen ikuskizuna egongo da.

Errepideko abiera, Gabirian
Goierrin auto lasterketak ikusteko aukera bakanetakoa Olaberriko zirkuituak jarraituko du izaten. Errepideko probei dagokienez, denboraldia hasteko klasiko bihurtu den Gabiriako Rallyesprintak fin eutsiko dio hitzorduari. Martxoaren 4an jokatuko da 14. rallyesprinta, igandearekin, 15:00etatik aurrera.
Gabiriako lasterketarako izen-emate epea zabalik dauka Lagun Artea eskuderia antolatzaileak. Otsailaren lehenetik 27ko 20:00ak arte apunta liteke. Izena emandako taldeen zerrenda hilaren 28an argitaratuko dute. Ibilbidearen berri azken astera arte ez dute jakinaraziko.
Oraingoz, baieztatuta dagoen eskualdeko auto lasterketa bakarra hori da. Zumarragan 2009tik jokatu izan den Antioko Igoera ere Euskal Automobilismo Federazioaren egutegian dago, baina egunik zehaztu gabe.

Egutegia
Olaberriko Karting Serieak

  • Otsailak 19. 1 eta 2 karrerak.
  • Martxoak 25. 3 eta 4 karrerak.
  • Maiatzak 13. 5 eta 6 karrerak.
  • Uztailak 7. 7 eta 8 karrerak.
  • Urriak 14. 9 eta 10 karrerak.

Etiketak: , , , , , , , ,

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia



Berriketan.info [RSS]

  • Irun Iruten euskara elkarteak oinarrizko joskintza ikastaroa antolatu du hurrengo hiru astearteetan egiteko (hilak 22 eta 29, eta ekainak 5). Ordu eta erdiko saioak egingo dituzte, 18:00etatik 19:30era, Jostunak-en (Eliza karrika, 10). “Juxtu-juxtu botoi bat nola edo hala josten dakienarentzat edota praken barrenak zelloz hartzen dituzten horientzat antolatutako tailerra da. Oinarri-oinarrizkoa ikasiko dugu: botoiak [...]


  • Irungo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bertsolari gazteen saioa, hilaren 22an Amaian gunean   duela 3 minutu · Ikusi

    Datorren asteko asteartean, hilak 22, 18:00etan, 2011-2012 ikasturteko Bertso Jaialdien lehenengo saioa egingo dute Amaia Kultur Zentroan. Dunboa, Elatzeta, El Pilar eta Belaskoenea ikastetxeko LHko 4., 5. eta 6. maila bitarteko ikasleak arituko dira bertsotan eta ikasturte osoan Gu Ere Bertsolari egitasmoaren barruan egindako lana jendaurrean aurkeztuko dute.


  • Irungo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Alarde Parekideak bi kantinera gehiago aukeratu ditu gunean   duela 6 minutu · Ikusi

    Irungo Alarde Parekideak bi kantinera gehiago aukeratu ditu. Hain zuzen ere, Anaka eta Lapitze auzoetako konpainiek hautatu dituzte. Noemi Gomezek ordezkatuko du Anaka, eta Erika Moraledak Lapitze.


  • boga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Erotuta daude bidasoar hauek! gunean   duela 7 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Finaleko joaneko partidan irabazita, Espainiako Lehen Mailara igotzeko urrats bakarra falta zaio Irun Rugby Taldeari. Bihar arratsaldean lor dezakete azken urteetako helburua. Bidasoaren bi aldeetako jokalari zein zaleak prest dira pozez zoratzeko. Asier Perez-Karkamo / Irun Locosdelrugby.com da haien webgunea. Erotuta daude Irun Rugby Taldeko jokalariak, errugbian aritzeagatik ero. Haien zaleak ere zoro daude, bi astean behin [...]


  • Nerea Lizarralde-(e)k beste sarrera bat idatzi du Museoez gozatzeko eguna gunean   duela 10 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Museoen Nazioarteko egunean doako bisitak eta jarduera bereziak egiten ari dira Turistek eta donostiarrek museoez gozatzeko egun polita dute gaur. San Telmo Museoan doako bisita gidatuak egiten ari dira, eta sarrera ere doan da. Berritze lanen azalpenak, eta eraikinaren sekretuak ezagutzeko aukera eman diete bisitariei. Arratsaldean, 17:00etan euskarazko bisita gidatua egingo dute eraikinaren arkitekturaren inguruan. Ordu [...]


lasterketak



Gaiak

36ko gerra

etxebizitza

Bereziak

gazta

literatura

etxebizitza

etxebizitza