Urteroko erromeria igandean, maiatzak 20, egingo dute Altzagarate gainean (Altzaga). Eguerdiko 12:30ean meza izango da lehenik, bertako Andre Mari baselizan. Ondoren, egun osoan zehar festa giroa jarriko dute bertsolariek eta trikitilariek. Musika jotzen Ansorregi eta Larrañaga ariko dira, eta bertsotan Anjel Mari Peñagarikano eta Jexux Mari Irazu bertsolariak.
Irakurri gehiago
Etiketak:altzagarate, erromeriak
Bidalita Altzaga, Ekitaldiak, Festak, Gizartea | Ez dago iruzkinik »
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Mugikortasun eta Bide Azpiegituretako departamentuak Aramatik Altzagaratera doan Gi-3871 errepidean berrikuntzak egiteko proiektua onartu du, egitasmoari aurkeztu zitzaizkion bi helegiteak ezetsi ondoren. Bidea zabaldu egingo dute bost lekutan, eta segurtasun baldintzak hobetuko dituzte. Bestetik, errepide zati baten behealdean jausitako luiziaren gunea sendotuko dute. Proiektua iazko maiatzaren 10ean hasi zen tramitatzen aldundia. Informazio [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:aldundia, bidegorriak, errepideak, obrak
Bidalita Altzaga, Arama, Azpiegiturak, Itsasondo | Ez dago iruzkinik »
Ibaietan eta urtegietan arrantza egiteko denboraldia igandean zabaldu zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta uztailaren 31ra arte baimenduta egongo da jarduera herrialdeko erreketan, hartarako izendatutako ibai-tarteetan. Astearteetan izan ezik, egunero ibili ahalko dute arrantzaleek, egunsentia baino ordubete lehenagotik ilunsentia baino ordubete beranduagora arte. Orokorrean arrantza arautegiak ez dakar aldaketa nabarmenik aurten. Aldundiak eta Gipuzkoako Arrantza Kontseiluak [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:arrantza, errekak, ibaiak, ingurumena
Bidalita Altzaga, Arama, Ataun, Gaintza, Gizartea, Itsasondo, Kirola, Lazkao, Legorreta, Olaberria, Zaldibia | Ez dago iruzkinik »
Euskal Herriko lasterketa gorena antolatuko ez ote den zalantza plazaratutako une berean ekin dio errepideko txirrindularitzak 2012ko denboraldiari. Larunbatean hasi zen, Zumaian (Gipuzkoa), eta irailaren azkenera arte ia astero jokatuko da lasterketaren bat. Goierrin 35 proba izango dira, Gipuzkoako Txirrindularitza Elkargoaren egutegiaren arabera, haurretatik profesionaletara. Gipuzkoako probak eta Hego Euskal Herriko lau herrialdeetan banatzen diren [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:2012ko denboraldia, egutegia, errepidekoa, goierri, lasterketak, probak, txirrindularitza
Bidalita Altzaga, Arama, Ataun, Gaintza, Itsasondo, Kirola, Lazkao, Legorreta, Olaberria, Zaldibia | Ez dago iruzkinik »
Laugarren urtez jarraian, Goierriko 22 udalek eta Gipuzkoako gainerako 66ek iaz jasotako diruaren zati bat itzuli egin beharko diote Foru Aldundiari, UFFF Udalak Finantzatzeko Foru Funtsaren 2011ko likidazioa egin ondoren, udalerriei aurreikusitakoa baino %12,64 gutxiago dagokielako. Eskualdeko udalerriek iazko urtean zehar lau ordainketatan guztira 39,2 milioi jaso bazituzten, horietatik 4,96 milioi atzera eman beharko dituzte. [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:finantzaketa, foru aldundia, gipuzkoa, goierri, udalak, UFFF
Bidalita Altzaga, Arama, Ataun, Ekonomia, Gaintza, Gizartea, Itsasondo, Lazkao, Legorreta, Olaberria, Politika, Zaldibia | Ez dago iruzkinik »
Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak ( Uema ) bihar goizean egingo du, Zumaiako (Gipuzkoa) Alondegian, urte hasierako batzarra, 10:00etan hasita. Ueman sartuta dauden udalerrietako ordezkari politikoek parte hartuko dute. Deialdia Goierriko sei herritako alkate eta zinegotziei ere badagokie. Altzaga, Arama, Ezkio-Itsaso, Gaintza, Itsasondo eta Zaldibia dira mankomunitatean dauden herriak, gaur egun. 2011ko balantzea eta 2012ko egitasmoa landuko dituzte [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:ezkio-itsaso, uema
Bidalita Altzaga, Arama, Bilera, Gaintza, Gizartea, Itsasondo, Zaldibia | Ez dago iruzkinik »
Altzagako Artea elkartean mus txapelketa izango da, gaur gauean. Euskal Herriko IV. Mus Txapelketaren barruan, herriko kanporaketa jokatko da, 21:00etatik aurrera. Bikote irabazleak Gipuzkoako finalaurrekoetan parte hartzeko txartela irabaziko du, besteak beste. Lehiaketako partaide kopuruaren arabera bikote gehiago ere sailka litezke.
Irakurri gehiago
Etiketak:musa
Bidalita Altzaga, Gizartea, Lehiaketak | Ez dago iruzkinik »
Lazkaon ospatuko dute, igandean, Goierriko odol emaileen lana eta ekarpena eskertzeko urteko omenaldi-festa. Bertako odol emaile batzoreari egokitu zaio aurten ospakizuna antolatzea, eskualdean txandan-txandan aldatzen baitute urtero lekua. Legazpitik Legorretara bitarteko goierritar emaileak sarituko dituzte, 112 guztira. Urtetan odola emanez borobildu duten ibilbidea ohoratuko diete, elkartasun ekintza hori beharrezkoa dela gogoratzearekin batera. Tolosaldeko Ikaztegieta, Amezketa, [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Altzaga, Arama, Ataun, Gaintza, Gizartea, Itsasondo, Lazkao, Legorreta, Olaberria, Zaldibia | Ez dago iruzkinik »
Altzagako bizilagunentzako elkarguneetako bat den Artea elkartean berrikuntza sakonak burutuko ditu udalak. Azaroan hasiko dira lanekin, hiru-bat aste barru, Imanol Muxika alkateak jakinarazi duenez. Bizpahiru hilabete beharko dute bukatzeko; urtarrilaren azken aldera atzera erabilgarri egongo litzateke. Soziedadean berritzeko falta den zatiari helduko diote orain, duela urte eta erdiko obretan ukitu ez zuten eremuari, hain zuzen. [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Altzaga, Azpiegiturak | Ez dago iruzkinik »
Goierri ›Gainontzeko motordun ibilgailuek bezala, ziklomotorrei eta 125 zentimetro kuboko motorrei ere IAT Ibilgailuen Azterketa Teknikoa egin beharra dago. Goierriko erabiltzaileek lau egunean Beasainen izango dute zerbitzua: gaur, bihar, eta datorren asteartean eta asteazkenean (urriak 11 eta 13), 09:00etatik 13:15era. Txanda hartzeko 943 62 63 00 telefonora hots egin behar da. Azterketa teknikoak Beasaingo Kale [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Altzaga, Arama, Ataun, Ekonomia, Gaintza, Gizartea, Itsasondo, Lazkao, Legorreta, Olaberria, Zaldibia | Ez dago iruzkinik »