Ataun

Kadeteen II. Ataun Aia saria larunbatean da

2012/05/14
Nork

Agauntza kirol elkarteak antolatutako II. Ataun Aia txirrindularitza saria larunbatean jokatuko da, 16:00etatik aurrera. Kadete mailako txirrindularientzako proba da. Iaz egin zuten lehenbiziko aldiz. Kirolariek 48,5 kilometroko ibilbidea egin beharko dute, Aian hasi eta bertan bukatu (17:10 aldean). Aiatik Kaxetara kontrolpean jaitsi, eta karrera orduan abiatuta Kaxetatik Senpereko biribilgunera (Lazkao) bi joan-etorri egingo dituzte, azken [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Ataun, Ekitaldiak, Kirola | Ez dago iruzkinik »

San Isidro azoka egingo dute Ataunen asteartean

2012/05/11
Nork

Baserritarren egunean, maiatzak 15, San Isidro nekazaritza azoka antolatu du aurten ere Ataungo Udalak. San Martin auzoan izango da, urterik urte tokiz aldatzeko ohiturari segiz. Feria 11:00etatik 13:00etara egongo da. Barazki eta ziza lehiaketak ere egingo dituzte, baita herriko artzainek egindako gazten erakusketa-dastaketa ere. San Isidro egunean 11:30ean meza izango da, eta 14:00etan bazkaria izango [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Ataun, Ekitaldiak, Festak, Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Goierriko haur eskola publikoetan ostiralera arte egin liteke aurrematrikula

2012/05/09
Nork
Goierriko haur eskola publikoetan ostiralera arte egin liteke aurrematrikula

Haurreskolak partzuergo publikoaren baitan Goierrin dauden 18 haur eskoletan matrikulazio garai bete-betean daude. Maiatzaren 2an zabaldu zieten gurasoei haurrak apuntatzeko epea, eta ostiralean bukatuko da, hilaren 11n. Hamazazpi udalerritan daude gaur egun haur eskola publikoak, hemezortzi guztira —Legazpin bi daude—. Haur eskoletan izena emateko hamabostaldi ofiziala aste honen hondarrean bukatuko da, etzi. Eskabideak eta beharrezko [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Ataun, Gaintza, Gizartea, Itsasondo, Legorreta, Olaberria, Zaldibia | Ez dago iruzkinik »

Ataun Aiatik Urkillagarako bidea itxi egingo dute bihar, hiru egunerako

2012/05/08
Nork

Ataungo Aia auzotik gora, Urkillaga leporaino doan errepidea itxi egingo du bihar, asteazkena, Gipuzkoako Foru Aldundiak. Gune batean, murkoari eusteko hormigoizko horma bat eraiki behar dute. Gi-3151 errepidearen 5,800 eta 5,900 kilometro puntuen artean egingo dituzte lanak. Lubeta 8 metro luze eta 6 metro altu izango da. Errepidea estua denez, lanak egin bitartean erabat itxiko [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Ataun, Azpiegiturak | Ez dago iruzkinik »

Jon Ander Albisu buruz buruko txapelketatik kanpo geratu da, Olaetxeak 22 eta 21 irabazita

2012/05/05
Nork

Jon Ander Albisu pilotari ataundarrak bere lehenengo buruz buruko txapelketa handian ezin izan du aurreneko kanporaketa gainditu. Mikel Olaetxea aurrelari lizartzarraren aurka 22 eta 21 galdu du, Tolosako (Gipuzkoa) Beotibarren. Markagailuan irauli handiak egin dituzte biek ala biek. Albisu atzelariak, pilota bizia aterata jokatu dio Olaetxea aurrelariari. 9-11 aurretik iritsi da ataundarra partidaren ekuatorera. Baina [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Ataun, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Ataunen 16 eta 10 kilometroko ibilaldiak antolatu dituzte, iganderako

2012/05/04
Nork

Ataun Kirol Elkarteak bi urtez behingo ibilaldi ‘motzak’ antolatu ditu igande honetarako, maiatzak 6. Luzeraz eta iraupenez askoz sendoagoa izan ohi den Jentilen Bideetatik biurtekoaren tarteko urteari dagokion ibilaldia da etzikoa. Iaz egin zuten Jentilen Bideetatik (48 km), eta 2013an tokatuko da berriz. Aurtengoari dagokionez, bi aukera ipini dizkiete ibiltariei. Ibilaldi luzea deiturikoak 16 kilometro [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Ataun, Ekitaldiak, Gizartea, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Urrezko Aizkolarien kanporaketa Ataunen jokatuko dute, igandean

2012/05/04
Nork

Ataun San Gregorioko pilotalekuan banakako Urrezko Aizkolariak txapelketako kanporaketa jokatuko da, igandean, 12:30ean. Lehen mailan, Ugaitz Mugertza mutrikuarra, Donato Larretxea berarra eta Juanjo Lopez Azpilikueta lezaundarra ariko dira, finalaurrekorako bi txartelen peskizan. 19 urtepekoetan, Eneko Otaño beizamarra, Julen Larrea barakaldoarra eta Iker Vicente otsagabiarra lehiatuko dira.

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Ataun, Ekitaldiak, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Haurren udako eskaintza prestatzeko ideia bilketa egingo dute Ataunen

2012/04/24
Nork

Ataungo Udalak galdeketa bat banatu du herritarren artean, haurren eta gazteen udako aisialdi eskaintzan zer antolatzea nahiko luketen jakiteko. Ataungo haurren eta haien gurasoen nahiak jakin nahi ditu. Ideiak eta proposamenak emateko bilera egingo dute, bihar, asteazkena 10:00etan udaletxean. Posta elektronikoz ere bidal liteke (ataunaisia@ataun.net). Galderen artean, honakoak daude: Zein ordutegi nahiko zenuke udako txokoetarako? [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Ataun, Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Aisialdirako ekintzen inguruan hitz egingo dute asteazkenean

2012/04/23
Nork

Ataungo Udalak, herriko haur eta gazteentzat zer antolatu daitekeen erabakitzeko bilera egingo du herritarrekin. Asteazken goizeko 10:00etan elkartuko dira, udaletxean. Besteak beste, udako txokoen ordutegia eta adin tartea, zein esperientzia errepikatu daitezkeen eta beste zer antolatu daitekeen izango dute hizpide. Baten batek ekarpenen bat egin nahiko balu, ataunaisia@ataun.net helbidera mezu bat bidal dezake.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Aisia, Ataun | Ez dago iruzkinik »

Liburuaren Eguna ari dira ospatzen Lazkaon, gaur, liburukiak %10 merkeago jarrita

2012/04/23
Nork
Liburuaren Eguna ari dira ospatzen Lazkaon, gaur, liburukiak %10 merkeago jarrita

Mundu mailako Liburuaren Eguna Goierrira ere iritsi da. Lazkaora, zehatzago. Gerriko liburu-dendak bat egin du nazioarteko ospakizunarekin, eta kalera atera dituzte salmahaiak gaur goizean. Liburuak %10eko deskontuarekin eros daitezke gaur egun guztian. Gerriko liburu-dendaren aurrean ipini dituzte mahaiak, liburukiz beteta. Azken berritasunak daude tartean, Ramon Saizarbitoriaren Martutene berri-berria, kasu. Bestetik, liburu-dendaren funts zaharrak merkaturatzeko eskaintza berezia [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Ataun, Ekonomia, Euskara, Kultura, Lazkao | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia



Berriketan.info [RSS]

  • Irungo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Emakumeenganako indarkeria salatzeko elkartuko dira bihar gunean   duela 2 minutu · Ikusi

    Bihar emakumeenganako indarkeriaren kontrako elkarretaratzea egingo dute Irungo Zabaltza plazan, eguerdiko 12:00etan hasi eta ordu erdiz. Hilabetero udaleko Gizarte Ongizateko Aholku Kontseiluko Berdintasun Batzordeak eta emakumeen aldeko hiriko elkarteek elkarrekin egiten duten protestaldia da, eta besteak beste, Txingudi Anti Sexista (TAS) manifestuko sinatzaileek bat egin dute ekintzarekin. Hiriko hainbat gizarte taldek osatzen dute TAS mugimendua,


  • Irun Iruten euskara elkarteak oinarrizko joskintza ikastaroa antolatu du hurrengo hiru astearteetan egiteko (hilak 22 eta 29, eta ekainak 5). Ordu eta erdiko saioak egingo dituzte, 18:00etatik 19:30era, Jostunak-en (Eliza karrika, 10). “Juxtu-juxtu botoi bat nola edo hala josten dakienarentzat edota praken barrenak zelloz hartzen dituzten horientzat antolatutako tailerra da. Oinarri-oinarrizkoa ikasiko dugu: botoiak [...]


  • Irungo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bertsolari gazteen saioa, hilaren 22an Amaian gunean   duela 7 minutu · Ikusi

    Datorren asteko asteartean, hilak 22, 18:00etan, 2011-2012 ikasturteko Bertso Jaialdien lehenengo saioa egingo dute Amaia Kultur Zentroan. Dunboa, Elatzeta, El Pilar eta Belaskoenea ikastetxeko LHko 4., 5. eta 6. maila bitarteko ikasleak arituko dira bertsotan eta ikasturte osoan Gu Ere Bertsolari egitasmoaren barruan egindako lana jendaurrean aurkeztuko dute.


  • Irungo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Alarde Parekideak bi kantinera gehiago aukeratu ditu gunean   duela 10 minutu · Ikusi

    Irungo Alarde Parekideak bi kantinera gehiago aukeratu ditu. Hain zuzen ere, Anaka eta Lapitze auzoetako konpainiek hautatu dituzte. Noemi Gomezek ordezkatuko du Anaka, eta Erika Moraledak Lapitze.


  • boga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Erotuta daude bidasoar hauek! gunean   duela 11 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Finaleko joaneko partidan irabazita, Espainiako Lehen Mailara igotzeko urrats bakarra falta zaio Irun Rugby Taldeari. Bihar arratsaldean lor dezakete azken urteetako helburua. Bidasoaren bi aldeetako jokalari zein zaleak prest dira pozez zoratzeko. Asier Perez-Karkamo / Irun Locosdelrugby.com da haien webgunea. Erotuta daude Irun Rugby Taldeko jokalariak, errugbian aritzeagatik ero. Haien zaleak ere zoro daude, bi astean behin [...]


lasterketak



Gaiak

36ko gerra

etxebizitza

Bereziak

gazta

literatura

etxebizitza

etxebizitza