Gaintza

Gaintzak 396.548 euroko aurrekontua du aurtengo

2012/05/17
Nork
Gaintzak 396.548 euroko aurrekontua du aurtengo

Gaintzako Udalak 396.548 euroko aurrekontua onartu du 2012ko ekitaldirako. Martxoaren 19ko udalbatzarrean eman zioten udalkideek oniritzia diru-kontuen txostenari, eta jendaurrean egon den denboran helegiterik jaso ez duenez, behin betiko onartuta geratu da. Aurreko ostegunean argitaratu zuen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak iragarkia. Inbertsioetarako 192.225 euro bideratuko ditu. Lan handiena udaletxe berriaren eraikina bukatzea eta hornitzea izango da. [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Azpiegiturak, Ekonomia, Gaintza, Politika | Ez dago iruzkinik »

Goierriko haur eskola publikoetan ostiralera arte egin liteke aurrematrikula

2012/05/09
Nork
Goierriko haur eskola publikoetan ostiralera arte egin liteke aurrematrikula

Haurreskolak partzuergo publikoaren baitan Goierrin dauden 18 haur eskoletan matrikulazio garai bete-betean daude. Maiatzaren 2an zabaldu zieten gurasoei haurrak apuntatzeko epea, eta ostiralean bukatuko da, hilaren 11n. Hamazazpi udalerritan daude gaur egun haur eskola publikoak, hemezortzi guztira —Legazpin bi daude—. Haur eskoletan izena emateko hamabostaldi ofiziala aste honen hondarrean bukatuko da, etzi. Eskabideak eta beharrezko [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Ataun, Gaintza, Gizartea, Itsasondo, Legorreta, Olaberria, Zaldibia | Ez dago iruzkinik »

Gaintzako San Isidro afariko izena ostiralera arte eman liteke

2012/05/09
Nork

Gaintzako baserritarrek datorren asteartean, maiatzak 15, ospatuko dute San Isidro zaindariaren eguna. 20:00etan meza izango da, eta gero afaria Kale-Txiki jatetxean. Zeberio eta Mañukorta bertsolariak ariko dira kantuan, afal ondoren. Afaritara joan nahi duenak izena eman behar du aurrez; etzi, ostirala, da azkeneko eguna.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Gaintza, Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Gaintzan bake epailea eta ordezkoa behar dituzte

2012/04/18
Nork

Gaintzako Udalak herriko bake epailea eta haren ordezkoa izendatzeko deialdia egin du. Interesa duten gaintzarrek udaletxean eman behar dute izena, maiatzaren 2ra arte. Gaintzan bizi den adin nagusiko edozein pertsona izan litezke hautagaiak, judizialki ezgaitasunik ez badu. Epailea eta ordezkoa udalbatzak proposatuko ditu hautagai guztien artetik, eta EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak izendatuko ditu gero.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Gaintza, Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Arrantza sasoia hasi da

2012/04/12
Nork

Ibaietan eta urtegietan arrantza egiteko denboraldia igandean zabaldu zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta uztailaren 31ra arte baimenduta egongo da jarduera herrialdeko erreketan, hartarako izendatutako ibai-tarteetan. Astearteetan izan ezik, egunero ibili ahalko dute arrantzaleek, egunsentia baino ordubete lehenagotik ilunsentia baino ordubete beranduagora arte. Orokorrean arrantza arautegiak ez dakar aldaketa nabarmenik aurten. Aldundiak eta Gipuzkoako Arrantza Kontseiluak [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Altzaga, Arama, Ataun, Gaintza, Gizartea, Itsasondo, Kirola, Lazkao, Legorreta, Olaberria, Zaldibia | Ez dago iruzkinik »

Gaintzan bihar egingo dute Emakumearen Eguneko ospakizun afaria

2012/03/09
Nork

Mundu mailan Emakumearen Eguna atzo ospatu bazen ere, hainbat tokitan egun batzuz luzatuko da oihartzuna. Gaintzan, esate baterako, bihar (larunbata) egingo dute ospakizuna. Kale-Txiki jatetxean afaria izango da, 21:00etatik aurrera. Joan nahi duenak jatetxera hots egin behar du aurrez, izena emateko (943 88 62 43).  

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Gaintza, Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Gurpilak biraka, itxuraz borobil

2012/03/01
Nork
Gurpilak biraka, itxuraz borobil

Euskal Herriko lasterketa gorena antolatuko ez ote den zalantza plazaratutako une berean ekin dio errepideko txirrindularitzak 2012ko denboraldiari. Larunbatean hasi zen, Zumaian (Gipuzkoa), eta irailaren azkenera arte ia astero jokatuko da lasterketaren bat. Goierrin 35 proba izango dira, Gipuzkoako Txirrindularitza Elkargoaren egutegiaren arabera, haurretatik profesionaletara. Gipuzkoako probak eta Hego Euskal Herriko lau herrialdeetan banatzen diren [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Altzaga, Arama, Ataun, Gaintza, Itsasondo, Kirola, Lazkao, Legorreta, Olaberria, Zaldibia | Ez dago iruzkinik »

Goierriko 22 udalak Aldundiari 4,8 milioi itzuli beharrean dira

2012/02/23
Nork
Goierriko 22 udalak Aldundiari 4,8 milioi itzuli beharrean dira

Laugarren urtez jarraian, Goierriko 22 udalek eta Gipuzkoako gainerako 66ek iaz jasotako diruaren zati bat itzuli egin beharko diote Foru Aldundiari, UFFF Udalak Finantzatzeko Foru Funtsaren 2011ko likidazioa egin ondoren, udalerriei aurreikusitakoa baino %12,64 gutxiago dagokielako. Eskualdeko udalerriek iazko urtean zehar lau ordainketatan guztira 39,2 milioi jaso bazituzten, horietatik 4,96 milioi atzera eman beharko dituzte. [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Altzaga, Arama, Ataun, Ekonomia, Gaintza, Gizartea, Itsasondo, Lazkao, Legorreta, Olaberria, Politika, Zaldibia | Ez dago iruzkinik »

Uemak urte hasierako batzarra bihar egingo du, Goierriko sei herritako ordezkariekin

2012/01/13
Nork

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak ( Uema ) bihar goizean egingo du, Zumaiako (Gipuzkoa) Alondegian, urte hasierako batzarra, 10:00etan hasita. Ueman sartuta dauden udalerrietako ordezkari politikoek parte hartuko dute. Deialdia Goierriko sei herritako alkate eta zinegotziei ere badagokie. Altzaga, Arama, Ezkio-Itsaso, Gaintza, Itsasondo eta Zaldibia dira mankomunitatean dauden herriak, gaur egun. 2011ko balantzea eta 2012ko egitasmoa landuko dituzte [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Altzaga, Arama, Bilera, Gaintza, Gizartea, Itsasondo, Zaldibia | Ez dago iruzkinik »

Ataunen, Araman eta Gaintzan San Martin jaiak ospatuko dituzte asteburuan

2011/11/10
Nork

Astebukaera bete-betea izango da Goierriko hainbat herritan etzitik igandera artekoa, San Martin jaien inguruan egitarauak hiru egunetara bildu baitituzte. Arama eta Ataungo San Martin urteko festa nagusiak ospatzeko prest dira. Gaintzan, zaindariaren festaburua Sanmigeletan egiten badute ere, azaroko data seinalatua ere gogoko dute, San Martin baseliza jatorrizkoaren garaitik datorrena. Araman gaur bertan berotuko dute giroa. [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Arama, Ataun, Gaintza, Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia



Berriketan.info [RSS]

  • Beasaingo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Beasaingo umeen danborradak mende erdia beteko du, erroetara itzuliz gunean   duela 22 segundo · Ikusi

    Koadro txikiaLoinazko San Martin kanonizatu zuteneko mendeurrenak, 1962an, ospakizun askotarako eman zuen Beasainen. Gehienak, erlijioarekin lotutako ekintzak izan ziren, eta hala sortu zen Beasaingo haurren danborrada edo desfilea ere. Jesus Dorronsoro eta Jose Maria Osa apaizek eta katekesiko taldeak bultzatu zuten ekimena. Gaur egun herriko ikastetxeek antolatzen dute, baina aldaketak aldaketa, aspaldi hasitako ohitura hark berrogeita hamar [...]


  • Irungo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Emakumeenganako indarkeria salatzeko elkartuko dira bihar gunean   duela 3 minutu · Ikusi

    Bihar emakumeenganako indarkeriaren kontrako elkarretaratzea egingo dute Irungo Zabaltza plazan, eguerdiko 12:00etan hasi eta ordu erdiz. Hilabetero udaleko Gizarte Ongizateko Aholku Kontseiluko Berdintasun Batzordeak eta emakumeen aldeko hiriko elkarteek elkarrekin egiten duten protestaldia da, eta besteak beste, Txingudi Anti Sexista (TAS) manifestuko sinatzaileek bat egin dute ekintzarekin. Hiriko hainbat gizarte taldek osatzen dute TAS mugimendua,


  • Irun Iruten euskara elkarteak oinarrizko joskintza ikastaroa antolatu du hurrengo hiru astearteetan egiteko (hilak 22 eta 29, eta ekainak 5). Ordu eta erdiko saioak egingo dituzte, 18:00etatik 19:30era, Jostunak-en (Eliza karrika, 10). “Juxtu-juxtu botoi bat nola edo hala josten dakienarentzat edota praken barrenak zelloz hartzen dituzten horientzat antolatutako tailerra da. Oinarri-oinarrizkoa ikasiko dugu: botoiak [...]


  • Irungo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bertsolari gazteen saioa, hilaren 22an Amaian gunean   duela 8 minutu · Ikusi

    Datorren asteko asteartean, hilak 22, 18:00etan, 2011-2012 ikasturteko Bertso Jaialdien lehenengo saioa egingo dute Amaia Kultur Zentroan. Dunboa, Elatzeta, El Pilar eta Belaskoenea ikastetxeko LHko 4., 5. eta 6. maila bitarteko ikasleak arituko dira bertsotan eta ikasturte osoan Gu Ere Bertsolari egitasmoaren barruan egindako lana jendaurrean aurkeztuko dute.


  • Irungo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Alarde Parekideak bi kantinera gehiago aukeratu ditu gunean   duela 10 minutu · Ikusi

    Irungo Alarde Parekideak bi kantinera gehiago aukeratu ditu. Hain zuzen ere, Anaka eta Lapitze auzoetako konpainiek hautatu dituzte. Noemi Gomezek ordezkatuko du Anaka, eta Erika Moraledak Lapitze.


lasterketak



Gaiak

36ko gerra

etxebizitza

Bereziak

gazta

literatura

etxebizitza

etxebizitza