Dantza baten bidez batuta irudikatuko dute, ekainaren 9an, 18:00etan, erabakitzeko eskubidearen aldeko herritarren jarrera Lazkaon, Nazioen Munduaren Gure esku dago jaialdiaren barruan. Flashmob motako grabaketa egingo dute, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazo taldeak gidatuta. Kantu batekin jende multzo handiak aldi berean koreografia bat denek berdin dantzatzea da flashmoba. Eskuetan izeneko abestiaren doinura egingo dite dantza, animatzen diren herritar denek eta plazan elkartzen diren goierritar guztiek. 500 lagun, edo gehiago, elkartu nahi dituzte dantzarako. Lazkaoko esperientzia grabatu egingo dute, “gero, Euskal Herriko gainerako herrietan adibide bezala izan dezaten”, azaldu du Joxe Mari Agirretxe Porrotx -ek. Okasiorako propio sortu dute Eskuetan, Xabier Zabalaren musikarekin eta Jon Maiaren hitzekin. «Kantua, berez, gorrei egindakoa da, Maite zaitut ijitoei egindakoa zen bezala. Orain, denontzat dira. Hitzak, [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:dantza, eskuetan, flashmoba, grabazioa, koreografia, nazioen mundua, pirritx eta porrotx
Bidalita Ekitaldiak, Festak, Gizartea, Kultura, Lazkao | Ez dago iruzkinik »
Lazkaoko Udalbatzak ezohiko batzarra du gaur, 19:30ean, bi gairekin. Iturgaitzagako urbanizazio proiektuan, lehen fasea egiteko kontratazio txostena onartuko dute. Txindoki gerontologikoa dagoen lur saila Gipuzkoako aldundiari ematea ere erabakiko dute.
Irakurri gehiago
Etiketak:administrazioa, udalbatza, udalbatzarrak
Bidalita Ekitaldiak, Lazkao, Politika | Ez dago iruzkinik »
Diru sarrera txikia duten herritarrek herriko zergak eta tasak estaltzeko laguntza emango du Lazkaoko Udalak. Etxeko ur, estolderia eta zabor tasengatik ordaindutakoa berreskuratu ahalko dute zergadun horiek, ordenantzako baldintzak betez gero. Laguntza eskaera udaleko Gizarte Zerbitzuen sailean egin behar da, maaitzaren 21etik ekainaren lehenera bitartean.
Irakurri gehiago
Etiketak:administrazioa, diru laguntzak, tasak, zergak
Bidalita Ekonomia, Gizartea, Lazkao, Politika | Ez dago iruzkinik »
Amalurrek eta ikastolak igande honetarako Kanpazar-Beasaide (564m)-Aramaio mendi buelta antolatu dute. Arrasateko Meatzerreka auzotik abiatu, Udala auzotik Besaidera igo, eta Arabako herri horretan bukatuko da txangoa, hiru ordu eta erdi ingurukoa. Igandean 08:30ean irtengo dira, Itzala tabernaren paretik, autobusean (haurrek 2 euro, helduek 5). Izena telefonoz hots eginda eman behar da (630 10 84 55, [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:mendia
Bidalita Ekitaldiak, Gizartea, Kirola, Lazkao | Ez dago iruzkinik »
Autodeterminazio eskubidearen aldeko Goierriko Nazioen Mundua herri ekimenak Lazkaon egingo du aurten “festa erraldoia”, Gure esku dago lelopean. Ekainaren 9an izango da, larunbatarekin, eta egun osoko egitaraua prestatu dute. Festa eta aldarrikapena “naturaltasunez” uztartu nahi dute, ekimenak lanean daraman lau urteko ibilian bezala “pentsaera, izaera eta ideologia ezberdineko jendea” elkartuta. Goierritar eta euskaldun guztiei egin diete gonbidapena jaialdian parte har [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:aldarrikapena, goierri, gure esku dago, jaialdia, nazioen mundua
Bidalita Ekitaldiak, Festak, Gizartea, Lazkao, Politika | Ez dago iruzkinik »
Almitza segalari elkarteko 11 segalarik Salbitz hirian (Alemania) asteburu honetan jokatuko den sega jaialdi-lehiaketa batean parte hartuko dute. Bihar hasiko da jaialdia Saxoniako herri horretan, aurkezpen ekitaldiarekin, eta igandean bukatu. Ostiralean kanporaketak jokatuko dituzte, eta larunbatean finalak. Launa segalariko taldeek parte hartuko dute, sega handiarekin. Horrez gain, sega txikiarekin —90 zentimetro edo gutxiagoko ezpataduna— modu [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:alemania, almitza, euskal ligaxka, herri kirolak, sega
Bidalita Kirola, Lazkao, Legorreta, Zaldibia | Ez dago iruzkinik »
Lazkao Txiki Musika Eskolak musika-hizkuntza eta tresnen eskaintza akademikoa ugaritu egin du, eta 2012-13 ikasturtean helduentzat ere solfeo klaseak emango ditu. Berritasunen artean, metal instrumentuen ikasketak txertatuko ditu, denera 16 tresna ikasteko modua ipiniz. Matrikulazio epea zabalik dute, bai Lazkaon, bai Ataunen eta Itsasondon ere, horietan ere Lazkaotxiki eskolak ematen duelako zerbitzua. Gaur egun ikasle [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:hezkuntza, lazkao txiki, matrikulazioa, musika, musika eskolak
Bidalita Gizartea, Kultura, Lazkao | Ez dago iruzkinik »
Almitza segalari elkarteko 11 segalarik Salbitz hirian (Alemania) asteburu honetan jokatuko den sega jaialdi-lehiaketa batean parte hartuko dute. Ostegunean hasiko da jaialdia Saxoniako herri horretan, aurkezpen ekitaldiarekin, eta igandean bukatu. Ostirlean kanporaketak jokatuko dituzte, eta larunbatean finalak. Launa segalariko taldeek parte hartuko dute, sega handiarekin. Horrez gain, sega txikiarekin —90 zentimetro edo gutxiagoko ezpataduna— modu [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:alemania, almitza, euskal ligaxka, herri kirolak, lehiaketak, salbitz, sega, segalariak
Bidalita Kirola, Lazkao, Legorreta, Zaldibia | Ez dago iruzkinik »
Autodeterminazio eskubidearen aldeko Goierriko Nazioen Mundua ekimenak bihar jakinaraziko du aurtengo festa nolakoa izango den, prentsaurrekoan (18:30ean, plazan). Urteko festa «erraldoia» Lazkaon izango da, ekainaren 9an. Pirritx eta Porrotxek flas-moba grabatuko dute, herri bazkaria egongo da, kontzertuak, eta «asto-kaka sariak» banatuko dituzte, antolatzaileek aurreratu dutenez.
Irakurri gehiago
Etiketak:aurkezpenak, festa, nazioen mundua
Bidalita Festak, Gizartea, Lazkao, Politika | Ez dago iruzkinik »
Pello Joxe Aranburu historialari eta ikertzaile alkizarrak azken aldian egin dituen ikerketa lanak aurkeztuko ditu, gaur, Lazkaon. Maizpide euskaltegian luzaro irakasle izana da, eta Goierriko herri batzuetan apaiz egona. Lazkaoko Gerriko Txokoan 18:30ean hasiko da aurkezpena, gaur.
Irakurri gehiago
Etiketak:aurkezpenak, ikerketa, pello joxe aranburu
Bidalita Ekitaldiak, Gizartea, Kultura, Lazkao | Ez dago iruzkinik »