Legorreta

Legorretan gaur hasiko dira Azentzio jaiak, igandera arte ekitaldi herrikoi ugari ospatzeko

2012/05/16
Nork
Legorretan gaur hasiko dira Azentzio jaiak, igandera arte ekitaldi herrikoi ugari ospatzeko

Herrikoitasuna izango dute gaur hasiko diren Legorretako Azentzio jaiek ezaugarri nabarmenena. Herriko elkarte, talde eta eragile ugarik jarriko dute aletxoa egitaraua osatzeko, eta ekitaldi gehienak bertakoek egingo dituzte; herritarrek, herritarrentzat. Horregatik ez dute itxura motelagorik Azentzio jaiek. Gaurtik igandera, izaera herrikoia une oro azalera aterako da. Herrigintzan dihardutenei laguntza eman izan zieten Aulia sagardotegiko Juan [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Ekitaldiak, Festak, Gizartea, Legorreta | Ez dago iruzkinik »

Goierriko lau segalari Alemanian lehiatuko dira, taldekako jaialdian

2012/05/16
Nork

Almitza segalari elkarteko 11 segalarik Salbitz hirian (Alemania) asteburu honetan jokatuko den sega jaialdi-lehiaketa batean parte hartuko dute. Bihar hasiko da jaialdia Saxoniako herri horretan, aurkezpen ekitaldiarekin, eta igandean bukatu. Ostiralean kanporaketak jokatuko dituzte, eta larunbatean finalak. Launa segalariko taldeek parte hartuko dute, sega handiarekin. Horrez gain, sega txikiarekin —90 zentimetro edo gutxiagoko ezpataduna— modu [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Kirola, Lazkao, Legorreta, Zaldibia | Ez dago iruzkinik »

Goierriko lau segalari Alemanian lehiatuko dira, taldekako jaialdian

2012/05/14
Nork

Almitza segalari elkarteko 11 segalarik Salbitz hirian (Alemania) asteburu honetan jokatuko den sega jaialdi-lehiaketa batean parte hartuko dute. Ostegunean hasiko da jaialdia Saxoniako herri horretan, aurkezpen ekitaldiarekin, eta igandean bukatu. Ostirlean kanporaketak jokatuko dituzte, eta larunbatean finalak. Launa segalariko taldeek parte hartuko dute, sega handiarekin. Horrez gain, sega txikiarekin —90 zentimetro edo gutxiagoko ezpataduna— modu [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , ,
Bidalita Kirola, Lazkao, Legorreta, Zaldibia | Ez dago iruzkinik »

Azentzio festen aurreko asteburuan ekitaldiak antolatu dituzte, Legorretan

2012/05/11
Nork

Legorretako hainbat erakundek eta kultur elkartek festa giroko egitaraua prestatu dute gaur-biharretarako. Azentzio jai nagusien aurreko asteburuan dagoeneko plaza-giroa bizkortzen hasiko da. Jaiak ofizialki asteazkenean hasiko dira, maiatzaren 16an. Musika eskolako ikasleek, kurtso bukaera gerturatu den honetan, kontzertua egingo dute, gaur. Herri zineman joko dute, 18:30ean hasita. Bihar, 16:30ean, pilotalekuan judo erakustaldia izango da, lehenik. [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Ekitaldiak, Festak, Gizartea, Legorreta | Ez dago iruzkinik »

Mujuriko bidea lege prozedurak bete gabe egin zela berretsi du udal gobernuak

2012/05/10
Nork

Legorretako Udaleko gobernu taldeak Gipuzkoako Auzitegiaren epaiari «men» egin diola adierazi du, baina edukiarekin ez dator bat, «bidegabea delako». Mujuri inguruan bide bat irekitzeko Legorretako alkate Xabier Iraola zela erabili zen modua «legez eskatzen diren prozedurak bete gabe» izan zela berretsi du Bildu taldeak, apirilaren 26ko udalbatzarrean gaia landu zutenean. «Mujuriko ingurua ezagutzen dugun legorretar [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Azpiegiturak, Legorreta, Politika | Ez dago iruzkinik »

Goierriko haur eskola publikoetan ostiralera arte egin liteke aurrematrikula

2012/05/09
Nork
Goierriko haur eskola publikoetan ostiralera arte egin liteke aurrematrikula

Haurreskolak partzuergo publikoaren baitan Goierrin dauden 18 haur eskoletan matrikulazio garai bete-betean daude. Maiatzaren 2an zabaldu zieten gurasoei haurrak apuntatzeko epea, eta ostiralean bukatuko da, hilaren 11n. Hamazazpi udalerritan daude gaur egun haur eskola publikoak, hemezortzi guztira —Legazpin bi daude—. Haur eskoletan izena emateko hamabostaldi ofiziala aste honen hondarrean bukatuko da, etzi. Eskabideak eta beharrezko [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Ataun, Gaintza, Gizartea, Itsasondo, Legorreta, Olaberria, Zaldibia | Ez dago iruzkinik »

Azentzio jaietako otorduen txartelak salgai dira

2012/05/08
Nork

Azentzio jaietako oturuntzetarako txartelak salgai dira Legorretan. Maiatzaren 16an, asteazkena, herri afaria dago (15 euro); ostiralean, bazkaria (25 euro). Txartelak igandea arte erosi behar dira, Intsausti eta Olaso tabernetan, nahiz liburutegian.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Gizartea, Legorreta | Ez dago iruzkinik »

Patxi Ezkiagak bere azken liburua aurkeztuko du Legorretan, bihar

2012/05/03
Nork

Patxi Ezkiaga idazle eta olerkari legorretarrak otsailean argitaratu zuen Oteiza. Profetaren 14 hitz liburua herrikideen aurrean aurkeztuko du, bihar. Aurkezpen ekitaldia 19:30ean izango da, idazlearen beraren izena duen kultur etxean. Ezkiagarekin batera Irati Goikoetxea beasaindarra ere hizlari izango da, baita Bermingham argitaletxeko Felix Maraña editorea ere. Aurkezle lanak Jesus Mari Arrizabalaga kultura dinamizatzaileak egingo ditu. Jorge Oteiza artista zenari [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Kultura, Legorreta | Ez dago iruzkinik »

Imanol Iraolak irabazi zuen Legorretako proba

2012/04/30
Nork
Imanol Iraolak irabazi zuen Legorretako proba

Sailkapen orokorra: 1.- Imanol Iraola 02:14:59 2.- Borja Carracedo 02:14:59 3.- Sergio Prado 02:14:59 4.- Pello Olaberria 02:14:59 5.-Jokin etxabe 02:14:59 6.- Alberto Gomez 02:15:39 7.- Xabier Gorrotxategi 02:15:39 8.- Jon irisarri 02:15:39 9.- Ander Alonso 02:15:39 10.- Beñat Etxabe 02:15:39 11.- Julen Irizar 02:15:39 12.- Miguel Saez 01:15:39 13.-Andres Lopez 01:15:39 14.- Josep Maria aRnau 02:15:39 [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Kirola, Legorreta | Ez dago iruzkinik »

Legorretako Amaroz papertegia itxi, eta ehun langile lanik gabe geratu dira

2012/04/18
Nork
Legorretako Amaroz papertegia itxi, eta ehun langile lanik gabe geratu dira

Legorretako Amaroz paper fabrikak ateak itxiko ditu. Tolosatik ekoizpena Goierrira aldatu zutenetik hiru urte bete ez direnean, hartzekodunen lehiaketa legearen likidazio fasean sartuta dago, eta kalean geratuko dira bertako ehundik gora langileak. Tolosako Amarotz auzoan zegoen papertegi zaharraren jarraipena da Legorretan zegoena, Paperaliak zuen lantokian (2006an itxia) jarritakoa. 2011ko otsailetik hartzekodunen lehiaketan sartuta zegoen, lan [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Ekonomia, Legorreta | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia



Berriketan.info [RSS]

  • Beasaingo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Beasaingo umeen danborradak mende erdia beteko du, erroetara itzuliz gunean   duela 1 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaLoinazko San Martin kanonizatu zuteneko mendeurrenak, 1962an, ospakizun askotarako eman zuen Beasainen. Gehienak, erlijioarekin lotutako ekintzak izan ziren, eta hala sortu zen Beasaingo haurren danborrada edo desfilea ere. Jesus Dorronsoro eta Jose Maria Osa apaizek eta katekesiko taldeak bultzatu zuten ekimena. Gaur egun herriko ikastetxeek antolatzen dute, baina aldaketak aldaketa, aspaldi hasitako ohitura hark berrogeita hamar [...]


  • Irungo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Emakumeenganako indarkeria salatzeko elkartuko dira bihar gunean   duela 4 minutu · Ikusi

    Bihar emakumeenganako indarkeriaren kontrako elkarretaratzea egingo dute Irungo Zabaltza plazan, eguerdiko 12:00etan hasi eta ordu erdiz. Hilabetero udaleko Gizarte Ongizateko Aholku Kontseiluko Berdintasun Batzordeak eta emakumeen aldeko hiriko elkarteek elkarrekin egiten duten protestaldia da, eta besteak beste, Txingudi Anti Sexista (TAS) manifestuko sinatzaileek bat egin dute ekintzarekin. Hiriko hainbat gizarte taldek osatzen dute TAS mugimendua,


  • Irun Iruten euskara elkarteak oinarrizko joskintza ikastaroa antolatu du hurrengo hiru astearteetan egiteko (hilak 22 eta 29, eta ekainak 5). Ordu eta erdiko saioak egingo dituzte, 18:00etatik 19:30era, Jostunak-en (Eliza karrika, 10). “Juxtu-juxtu botoi bat nola edo hala josten dakienarentzat edota praken barrenak zelloz hartzen dituzten horientzat antolatutako tailerra da. Oinarri-oinarrizkoa ikasiko dugu: botoiak [...]


  • Irungo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bertsolari gazteen saioa, hilaren 22an Amaian gunean   duela 9 minutu · Ikusi

    Datorren asteko asteartean, hilak 22, 18:00etan, 2011-2012 ikasturteko Bertso Jaialdien lehenengo saioa egingo dute Amaia Kultur Zentroan. Dunboa, Elatzeta, El Pilar eta Belaskoenea ikastetxeko LHko 4., 5. eta 6. maila bitarteko ikasleak arituko dira bertsotan eta ikasturte osoan Gu Ere Bertsolari egitasmoaren barruan egindako lana jendaurrean aurkeztuko dute.


  • Irungo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Alarde Parekideak bi kantinera gehiago aukeratu ditu gunean   duela 12 minutu · Ikusi

    Irungo Alarde Parekideak bi kantinera gehiago aukeratu ditu. Hain zuzen ere, Anaka eta Lapitze auzoetako konpainiek hautatu dituzte. Noemi Gomezek ordezkatuko du Anaka, eta Erika Moraledak Lapitze.


lasterketak



Gaiak

36ko gerra

etxebizitza

Bereziak

gazta

literatura

etxebizitza

etxebizitza