Olaberria

Garagardo festa egingo dute asteburuan Olaberrian

2012/05/09
Nork

Olaberrian II. Garagardo Festa ospatuko dute asteburu honetan, ostiralean zein larunbatean. Bihar 19:30ean garagardo dastaketa izango da, Arkupe elkartean. Kultur asteko kurtsoan artisau eran ekoitzitako hiru edari probatuko dituzte, adituen azalpenekin aberastutako saioan (10 euro). Larunbatean 18:00etan zabalduko dute feria, eta hamar garagardo mota edan ahalko dira. Afaria 21:30ean da. Bi pertsonarentzako menuak 30 euro [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Festak, Gizartea, Olaberria | Ez dago iruzkinik »

Goierriko haur eskola publikoetan ostiralera arte egin liteke aurrematrikula

2012/05/09
Nork
Goierriko haur eskola publikoetan ostiralera arte egin liteke aurrematrikula

Haurreskolak partzuergo publikoaren baitan Goierrin dauden 18 haur eskoletan matrikulazio garai bete-betean daude. Maiatzaren 2an zabaldu zieten gurasoei haurrak apuntatzeko epea, eta ostiralean bukatuko da, hilaren 11n. Hamazazpi udalerritan daude gaur egun haur eskola publikoak, hemezortzi guztira —Legazpin bi daude—. Haur eskoletan izena emateko hamabostaldi ofiziala aste honen hondarrean bukatuko da, etzi. Eskabideak eta beharrezko [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Ataun, Gaintza, Gizartea, Itsasondo, Legorreta, Olaberria, Zaldibia | Ez dago iruzkinik »

San Isidro eguneko afarirako izena ostiralerako eman behar da Olaberrian

2012/05/08
Nork

Maiatzaren 15ean, nekazarien zaindari San Isidro egunean, afaria egingo dute Olaberrian, Arrieta jatetxean (38 euro). Izena ostirala (maiatzak 11) baino lehen eman behar da, jatetxean bertan ala udaletxean.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Gizartea, Olaberria | Ez dago iruzkinik »

Hogeita bosgarren urteurrenean, tontorretatik deiadarra

2012/05/08
Nork

Goierrikoek bezala Gipuzkoa osoko eskola txikiek asteburu seinalatua izan dute. Herriko tontor batera igo, eta ikastetxeko komunitatea osatzen duten haur, guraso eta irakasle taldeek lau haizetara zabaldu dute mezua, Eskola txikiak bizirik, herri eta auzo txikiak bizirik. Ekainaren 3an Larraulen ospatuko den festa 25.a izango da, eta urteurrena ospatzeko deialdia egin dute. Eskualdean dauden lau [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Gizartea, Olaberria | Ez dago iruzkinik »

Eskola txikiak, denak batuta handiago

2012/05/05
Nork
Eskola txikiak, denak batuta handiago

Goierriko lau eskola txikiek zortzigarren urtez topaketa egin dute, gaur. Itsasondon elkartu dira herrian bertako, Zeraingo, Olaberriko eta Gabiriako ikastetxeetako haurrak, gurasoak eta irakasleak, eskualde mailako festarako. Goizean ongietorria bertsoz egin diete itsasondoarrek gainontzeko goierritarrei. Mendi buelta egin dute ondoren; larrienek Urkiaraino joan-etorria egin dute, eta txikiagoek herrigunearen atzeko bideetan ibili dira. Errota pilotalekuaren aurrean [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Festak, Gizartea, Itsasondo, Olaberria | Ez dago iruzkinik »

Goierriko lau eskola txikiek eskualdeko festa egingo dute bihar Itsasondon

2012/05/04
Nork
Goierriko lau eskola txikiek eskualdeko festa egingo dute bihar Itsasondon

Badirela aldarrikatzeko eta zerbitzua ematen duten herrietan berebiziko funtzioa dutela gizarteratzeko izango da Goierriko Eskola Txikien biharko topaketa, Itsasondon. Zortzigarren aldiz ospatuko dute Gabiriako, Itsasondoko, Olaberriko eta Zeraingo eskoletako kideek eskualdeko festa. Lau herri horietan txandatuz egin ohi dutenez, aurtengo ospakizuna Itsasondon egokitu da, hango guraso elkarteak antolatuta. Egitaraua 10:00etan hasiko da, ongi etorriarekin. 10:30ean [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Festak, Gizartea, Itsasondo, Olaberria | Ez dago iruzkinik »

Eskola txikien metodoa sarritan gutxietsita dago gizartean, adituen iritziz

2012/04/25
Nork
Eskola txikien metodoa sarritan gutxietsita dago gizartean, adituen iritziz

Goierriko eskola txikietako gurasoek eta irakasleek Gipuzkoako Eskola Txikietako Guraso Elkarteen Koordinakundeak (GETGEK) antolatutako bigarren jardunaldiak izan dira asteburuan, Ikaztegietan. Gabiriako, Zeraingo eta Olaberriko ikastetxeek parte hartu dute, Itsasondokoak ofizialki ez baitaude elkargoan. Gipuzkoako eskola txikien festaren 25.urteurrena aurten izateagatik gonbidatu berezia izan dute, Kataluniatik etorria: Roser Boix, Bartzelonako Unibertsitateko irakaslea eta Irakasleen Formakuntza Fakultateko [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Gizartea, Olaberria | Ez dago iruzkinik »

Musika ikastaroa hasi da Olaberrian, bi urte arteko umeentzat

2012/04/18
Nork

Kuttun guraso elkarteak musika ikastaro berezia antolatu du Olaberrian. 0 eta 2 urte arteko haurtxoentzat eta haien gurasoentzat zuzendua da. Beatriz Garcia irakasleak emango du, haur eskolan, asteartero 10:00etatik 11:00etara. Atzo hasi zen kurtsoa. Izena emateko 648 85 88 13 telefonora deitu behar da. Grabatutako musika ipini, eta umeen laguntzaileek tresnak joko dituzte. Haurrarekin guraso [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Gizartea, Olaberria | Ez dago iruzkinik »

Carrefourrek Gorrotxategi arrautza ekoizlea saritu du

2012/04/18
Nork
Carrefourrek Gorrotxategi arrautza ekoizlea saritu du

Carrefour saltoki kateak ostegunean eman zituen nekazaritza-elikadurako 2011ko sariak, enpresa txiki eta ertainentzat, Madrilen. Horien artean, Idiazabalgo Avicola Gorrotxategi arrautza ekoizleak Euskadiko elikadura enpresa onenaren saria jaso du. Carrefourrek jakinarazi duenez, Gorrotxategi 1950ean sortu zuten. Gaur egun 300.000 oilo ditu, baita pentsu fabrika ere, ganaduarentzat hilean 3.000 tona elikagai sortzen dituena.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Ekonomia, Olaberria | Ez dago iruzkinik »

Arrantza sasoia hasi da

2012/04/12
Nork

Ibaietan eta urtegietan arrantza egiteko denboraldia igandean zabaldu zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta uztailaren 31ra arte baimenduta egongo da jarduera herrialdeko erreketan, hartarako izendatutako ibai-tarteetan. Astearteetan izan ezik, egunero ibili ahalko dute arrantzaleek, egunsentia baino ordubete lehenagotik ilunsentia baino ordubete beranduagora arte. Orokorrean arrantza arautegiak ez dakar aldaketa nabarmenik aurten. Aldundiak eta Gipuzkoako Arrantza Kontseiluak [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Altzaga, Arama, Ataun, Gaintza, Gizartea, Itsasondo, Kirola, Lazkao, Legorreta, Olaberria, Zaldibia | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia



Berriketan.info [RSS]

  • Beasaingo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Beasaingo umeen danborradak mende erdia beteko du, erroetara itzuliz gunean   duela 2 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaLoinazko San Martin kanonizatu zuteneko mendeurrenak, 1962an, ospakizun askotarako eman zuen Beasainen. Gehienak, erlijioarekin lotutako ekintzak izan ziren, eta hala sortu zen Beasaingo haurren danborrada edo desfilea ere. Jesus Dorronsoro eta Jose Maria Osa apaizek eta katekesiko taldeak bultzatu zuten ekimena. Gaur egun herriko ikastetxeek antolatzen dute, baina aldaketak aldaketa, aspaldi hasitako ohitura hark berrogeita hamar [...]


  • Irungo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Emakumeenganako indarkeria salatzeko elkartuko dira bihar gunean   duela 5 minutu · Ikusi

    Bihar emakumeenganako indarkeriaren kontrako elkarretaratzea egingo dute Irungo Zabaltza plazan, eguerdiko 12:00etan hasi eta ordu erdiz. Hilabetero udaleko Gizarte Ongizateko Aholku Kontseiluko Berdintasun Batzordeak eta emakumeen aldeko hiriko elkarteek elkarrekin egiten duten protestaldia da, eta besteak beste, Txingudi Anti Sexista (TAS) manifestuko sinatzaileek bat egin dute ekintzarekin. Hiriko hainbat gizarte taldek osatzen dute TAS mugimendua,


  • Irun Iruten euskara elkarteak oinarrizko joskintza ikastaroa antolatu du hurrengo hiru astearteetan egiteko (hilak 22 eta 29, eta ekainak 5). Ordu eta erdiko saioak egingo dituzte, 18:00etatik 19:30era, Jostunak-en (Eliza karrika, 10). “Juxtu-juxtu botoi bat nola edo hala josten dakienarentzat edota praken barrenak zelloz hartzen dituzten horientzat antolatutako tailerra da. Oinarri-oinarrizkoa ikasiko dugu: botoiak [...]


  • Irungo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bertsolari gazteen saioa, hilaren 22an Amaian gunean   duela 10 minutu · Ikusi

    Datorren asteko asteartean, hilak 22, 18:00etan, 2011-2012 ikasturteko Bertso Jaialdien lehenengo saioa egingo dute Amaia Kultur Zentroan. Dunboa, Elatzeta, El Pilar eta Belaskoenea ikastetxeko LHko 4., 5. eta 6. maila bitarteko ikasleak arituko dira bertsotan eta ikasturte osoan Gu Ere Bertsolari egitasmoaren barruan egindako lana jendaurrean aurkeztuko dute.


  • Irungo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Alarde Parekideak bi kantinera gehiago aukeratu ditu gunean   duela 12 minutu · Ikusi

    Irungo Alarde Parekideak bi kantinera gehiago aukeratu ditu. Hain zuzen ere, Anaka eta Lapitze auzoetako konpainiek hautatu dituzte. Noemi Gomezek ordezkatuko du Anaka, eta Erika Moraledak Lapitze.


lasterketak



Gaiak

36ko gerra

etxebizitza

Bereziak

gazta

literatura

etxebizitza

etxebizitza