Zaldibia

Zaldibiako erretiratuek Lizarrara txangoa dute

2012/05/17
Nork

Beti Gazte jubilatu elkarteak egunpasa antolatu du astearterako, Lizarrara (Nafarroa). Hamaiketakoa egin, eta boilurraren edo trufaren interpretazio gunea ikusiko dute, baita Lizarrako monumentuak ere. Iratxe hotelean bazkaldu, eta dantzaldia izango dute. Txartelak salgai dira (bazkideek 27 euroan, besteek 30). Hirurogei lagunentzat tokia dago, autobusa betetzeko adina, eta horiek osatu arte erosi ahalko dira txartelak. Autobusa [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Aisia, Ekitaldiak, Gizartea, Zaldibia | Ez dago iruzkinik »

Goierriko lau segalari Alemanian lehiatuko dira, taldekako jaialdian

2012/05/16
Nork

Almitza segalari elkarteko 11 segalarik Salbitz hirian (Alemania) asteburu honetan jokatuko den sega jaialdi-lehiaketa batean parte hartuko dute. Bihar hasiko da jaialdia Saxoniako herri horretan, aurkezpen ekitaldiarekin, eta igandean bukatu. Ostiralean kanporaketak jokatuko dituzte, eta larunbatean finalak. Launa segalariko taldeek parte hartuko dute, sega handiarekin. Horrez gain, sega txikiarekin —90 zentimetro edo gutxiagoko ezpataduna— modu [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Kirola, Lazkao, Legorreta, Zaldibia | Ez dago iruzkinik »

Goierriko lau segalari Alemanian lehiatuko dira, taldekako jaialdian

2012/05/14
Nork

Almitza segalari elkarteko 11 segalarik Salbitz hirian (Alemania) asteburu honetan jokatuko den sega jaialdi-lehiaketa batean parte hartuko dute. Ostegunean hasiko da jaialdia Saxoniako herri horretan, aurkezpen ekitaldiarekin, eta igandean bukatu. Ostirlean kanporaketak jokatuko dituzte, eta larunbatean finalak. Launa segalariko taldeek parte hartuko dute, sega handiarekin. Horrez gain, sega txikiarekin —90 zentimetro edo gutxiagoko ezpataduna— modu [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , ,
Bidalita Kirola, Lazkao, Legorreta, Zaldibia | Ez dago iruzkinik »

Zaldibiako baserritarren bazkarirako txartelak jairako erosi behar dira

2012/05/11
Nork

Zaldibian baserritarren eguna ospatuko dute asteartean, maiatzak 15. Bazkaria egingo dute, Zelaa jatetxean, 14:00etan. Txartelak (20 euro) Beti Gazte eta Illati tabernetan daude salgai. Igandea da erosteko azkeneko eguna. Prezioan honako jan-zerrenda sartzen da: hestebeteak, ganba eta porru hojaldrea, arrain-zopa, legatza, entrekota, tarta izozkiarekin eta kafe konpletoa sartzen dira.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Ekitaldiak, Festak, Gizartea, Zaldibia | Ez dago iruzkinik »

Zaldibian atez ateko zabor bilketaren alde egin du udalak, hondakinak murrizteko azterketa abiarazita

2012/05/10
Nork

Zaldibiako Udalak hiri hondakin kopurua gutxitzeko, konpostatze nahiz birziklatze tasak handitzeko eta hori lortzeko bilketa sistema berpentsatzeko erabakia hartu du. Zaborraren kudeaketa osoaren baitan, atez atekoaren alde agertu da puntu batean. Bilduko zinegotzien botoekin onartu zen erabakia, eta Zaldibia Herrigintzan taldeak kontra bozkatu zuen, apirilaren 24ko bilkuran. Onartutako mozioak, gisa horretako erabakia hartu duten Goierriko [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Azpiegiturak, Politika, Zaldibia | Ez dago iruzkinik »

Zaldibian hasi dira txondorra egiten

2012/05/10
Nork
Zaldibian hasi dira txondorra egiten

Ikatza egiteko prozesu osoa garatuko dute Zaldibian, datozen asteotan. Ibarguren auzoko basoan kokatu dute txondor lekua, eta igandean hasi ziren langintzarekin, Santi Lizarraga Xanti Naparra ikazkina buru dutela. Auzolanean egin nahi dute ekimena. Udaleko partaidetza batzordean sortu zen ideia, langintza zaharrak ezagutzeko. Aurkezpenera herritar ugari joan zen —argazkian—; orain ikazkintzaren lan ugaritan lagunduko dute. Maiataren [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Gizartea, Kultura, Zaldibia | Ez dago iruzkinik »

Goierriko haur eskola publikoetan ostiralera arte egin liteke aurrematrikula

2012/05/09
Nork
Goierriko haur eskola publikoetan ostiralera arte egin liteke aurrematrikula

Haurreskolak partzuergo publikoaren baitan Goierrin dauden 18 haur eskoletan matrikulazio garai bete-betean daude. Maiatzaren 2an zabaldu zieten gurasoei haurrak apuntatzeko epea, eta ostiralean bukatuko da, hilaren 11n. Hamazazpi udalerritan daude gaur egun haur eskola publikoak, hemezortzi guztira —Legazpin bi daude—. Haur eskoletan izena emateko hamabostaldi ofiziala aste honen hondarrean bukatuko da, etzi. Eskabideak eta beharrezko [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Ataun, Gaintza, Gizartea, Itsasondo, Legorreta, Olaberria, Zaldibia | Ez dago iruzkinik »

Herri Urratsera joateko autobusa Zaldibiatik

2012/05/08
Nork

Igandean Senperen (Lapurdi) ospatuko den Herri Urrats jaira joateko autobusa jarri dute Zaldibian. Izena biharko eman behar da, Karreane kultur etxean. 18 urtetik beherakoek eta langabetuek 8 euro, eta gainontzekoek 10 euro ordaindu behar dute. Igandean 09:00etan aterako da, plazatik.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Azpiegiturak, Gizartea, Zaldibia | Ez dago iruzkinik »

Zaldibian txondorra egiten hasiko dira, igandean

2012/05/04
Nork
Zaldibian txondorra egiten hasiko dira, igandean

Galduta dauden edo galtzear diren lanbideak ezagutzeko dinamikaren barruan, ikazkintzari lekua egingo diote datozen asteotan Zaldibian. Txondorgintzari, zehatzago. Igande eguerdian hasiko dira txondorra egiteko lanak. Xanti ‘Naparra’ herritarra gidari dutela, auzolanean prestatuko dute egur meta. Igandean hasiko dira aurreneko lanekin, eta garai batean egur ikatza nola egiten zuten prozesu guztia erakutsiko dute ondoren, San Joan [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Gizartea, Kultura, Zaldibia | Iruzkin bat »

Arrantza sasoia hasi da

2012/04/12
Nork

Ibaietan eta urtegietan arrantza egiteko denboraldia igandean zabaldu zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta uztailaren 31ra arte baimenduta egongo da jarduera herrialdeko erreketan, hartarako izendatutako ibai-tarteetan. Astearteetan izan ezik, egunero ibili ahalko dute arrantzaleek, egunsentia baino ordubete lehenagotik ilunsentia baino ordubete beranduagora arte. Orokorrean arrantza arautegiak ez dakar aldaketa nabarmenik aurten. Aldundiak eta Gipuzkoako Arrantza Kontseiluak [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Altzaga, Arama, Ataun, Gaintza, Gizartea, Itsasondo, Kirola, Lazkao, Legorreta, Olaberria, Zaldibia | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia



Berriketan.info [RSS]

  • Beasaingo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du «Beasaingo danborrada bertakoagoa egin nahi genuen, nortasun bat eman» gunean   duela 23 segundo · Ikusi

    Koadro txikiaDokumentu zaharrek diotenez, XX. mende hasieran egiten zen danborrada Beasainen. Baina 40 bat urtez utzita egon ondoren, 1978an berreskuratu zuten. Hasiera hartan egon zenetako bat da Pello Irizar; azken hiru urteetan, herriko konpositoreen piezak egokitzen aritu da, danborradari nortasuna eman nahian. Beasaingo danborrada, sorreratik ezagutzen duzu, ezta? Bai, danborrada berria hasi zenean, 1978an, anaia zena eta biok [...]


  • Beasaingo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Beasaingo umeen danborradak mende erdia beteko du, erroetara itzuliz gunean   duela 2 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaLoinazko San Martin kanonizatu zuteneko mendeurrenak, 1962an, ospakizun askotarako eman zuen Beasainen. Gehienak, erlijioarekin lotutako ekintzak izan ziren, eta hala sortu zen Beasaingo haurren danborrada edo desfilea ere. Jesus Dorronsoro eta Jose Maria Osa apaizek eta katekesiko taldeak bultzatu zuten ekimena. Gaur egun herriko ikastetxeek antolatzen dute, baina aldaketak aldaketa, aspaldi hasitako ohitura hark berrogeita hamar [...]


  • Irungo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Emakumeenganako indarkeria salatzeko elkartuko dira bihar gunean   duela 5 minutu · Ikusi

    Bihar emakumeenganako indarkeriaren kontrako elkarretaratzea egingo dute Irungo Zabaltza plazan, eguerdiko 12:00etan hasi eta ordu erdiz. Hilabetero udaleko Gizarte Ongizateko Aholku Kontseiluko Berdintasun Batzordeak eta emakumeen aldeko hiriko elkarteek elkarrekin egiten duten protestaldia da, eta besteak beste, Txingudi Anti Sexista (TAS) manifestuko sinatzaileek bat egin dute ekintzarekin. Hiriko hainbat gizarte taldek osatzen dute TAS mugimendua,


  • Irun Iruten euskara elkarteak oinarrizko joskintza ikastaroa antolatu du hurrengo hiru astearteetan egiteko (hilak 22 eta 29, eta ekainak 5). Ordu eta erdiko saioak egingo dituzte, 18:00etatik 19:30era, Jostunak-en (Eliza karrika, 10). “Juxtu-juxtu botoi bat nola edo hala josten dakienarentzat edota praken barrenak zelloz hartzen dituzten horientzat antolatutako tailerra da. Oinarri-oinarrizkoa ikasiko dugu: botoiak [...]


  • Irungo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bertsolari gazteen saioa, hilaren 22an Amaian gunean   duela 10 minutu · Ikusi

    Datorren asteko asteartean, hilak 22, 18:00etan, 2011-2012 ikasturteko Bertso Jaialdien lehenengo saioa egingo dute Amaia Kultur Zentroan. Dunboa, Elatzeta, El Pilar eta Belaskoenea ikastetxeko LHko 4., 5. eta 6. maila bitarteko ikasleak arituko dira bertsotan eta ikasturte osoan Gu Ere Bertsolari egitasmoaren barruan egindako lana jendaurrean aurkeztuko dute.


lasterketak



Gaiak

36ko gerra

etxebizitza

Bereziak

gazta

literatura

etxebizitza

etxebizitza